Beste urte batez, eta FEAADAH buru dela, urriaren 27an AGN-Hren EGUN NAZIONALA ospatuko dugu, eta AGN-H duten pertsonen eskubideak eta beharrak aldarrikatuko ditugu.
Aurtengo kanpainak garrantzitsuak diren momentu hauek ditu oinarritzat:
- IKASKETEN-ERABAKIA: prest al dago? Bai, eta ez badago... ez da ezer gertatzen, denbora gehiago behar du, HUTS EGITEKO ESKUBIDEA DU.
- LEHEN LANA: Prest al dago? Bai, eta ez badago… erori, arnasa sakon hartu eta jaiki beharko da.
Guztion lana da borroka hori ikusaraztea. Horregatik, sare sozialetan AGN-H inoiz baino ageriago egon dadin, keinu txiki bat eskatzen dizuegu:
- POSTERRA INPRIMATU.
- POSTERRAREKIN ARGAZKIA EGIN.
- ZUEN SARE SOZIALETAN ZINTZILIKATU #tdah eta #tdahvamosalla erabiliz. Nahi izanez gero, @adahigi izendatu dezakezue, guk ere argazkia partekatu ahal izateko.
Ziur zuen inguruan AGN-H duen pertsona zoragarriren bat dagoela; une hau eskaini eta bere eguneroko borrokan lagun ezazu.