“Zure jarrera aldatzeak, bere etrokizuna alda dezake”
Haur batek ibiltzen, jaten edo erlazionatzen ikasten du norbaitek eskua luzatzen dionean. Keinua oso txikia da; lorpena, izugarria. AGNHa duten pertsonekin gauza bera gertatzen da: inguruneak laguntza egokia eskaintzen duenean, langa zirudiena aurrerapen bihurtzen da.
Hortik sortu da FEAADAHtik urriaren 27rako prestatu dugun kanpainaren leloa: «Zure jarrera aldatzeak, bere etorkizuna alda dezake». Familiei, irakasleei, enpresei eta gizarte osoari zuzendutako mezua; AGNH duen pertsona baten etorkizuna ere gure esku dagoela gogorarazteko.
Egunero errepikatzen diren keinu errazak lorpen handi bihurtzen dira: autoestimuz haztea, norbera gai ez dela pentsatu gabe ikastea, norberaren bizi-proiektua eraikitzea.
