TERAPIA TALDEAK ABIAN JARRI DIRA

Irailaren 29an, ostirala, ikasturte honetako talde terapien aurkezpena egin zen Donostiako Psikologia Fakultatean (EHU), 64 familiak izena eman dutelarik. Bilera horren helburu nagusia profesionalak ezagutzea eta talde ezberdinekin erabiliko diren metodologiak zein helburuak azaltzea izan zen.