ADAHIgi
Gipuzkoako Arreta Gabezia eta Hiperaktibitate Nahastearen Elkartea
ADAHIgi Elkartea 2002. urtean sortu zen eta geroztik Gipuzkoan AGN-H diagnostikoa duten seme-alaben familiei laguntza eta sostengua eskaintzen die, haien funtzionamendu familiarra, akademikoa eta soziala optimizatuz.
2006. urtetik, Interes Publikoko Elkarte gisatzat hartu da, izan ere, AGN-H pairatzen duten adingabeen alde egindako lan jarraitua erakutsi du zenbait testuingurutan: osasunean, hezkuntzan eta gizarte-zerbitzuetan.
2015etik gaur egun arte, Gipuzkoako Foru Aldundiak lehentasunezko erakundetzat jotzen du.
Espainiako AGN-H federazioko, FEAADAH-ko (gaur egun, Maite Urkizu buru duena) eta EUSARGHIko (AGN-Hko Euskal Federazioa) kide da.
Formakuntza
ADAHIgik AGN-H pairatzen duten pertsonekin eta haien ingurunearekin (familia, eskola, lana, gizartea) esku-hartzen du, horiei aholkuak emanez. Horretarako, formakuntza eta inplikazioa duten eta urtez urte birziklatzen diren profesionalez baliatzen da.
Zuzendaritza Batzordeak, presidentea buru duela, ADAHIgira hurbiltzen diren pertsonen beharrei erantzun ahal izateko egonezin, prestakuntza eta ardurak ditu.
Esperientzia
20 urte baino gehiago entzule gisa egon ondoren eta familia anitzei jarraipena egin ondoren, AGN-H duten pertsonen eta haien familien egunerokotasunaren ikuspegi hurbila eta erreala bermatzen da.
Enpatia
ADAHIgi osatzen duten pertsonek duten entzuteko eta ulertzeko trebetasunari esker, elkartera hurbiltzen den oro ulertua eta lagundua sentiarazten dute hasiera-hasieratik.
Gure bazkideak
ADAHIgitik (2023) Gipuzkoako 815 familia igaro dira. Askotan, familia horietan pertsona batek baino gehiagok bizi du AGN-H. Gaur egun, 360 familiek eskatzen dituzte gure zerbitzuak.
Nor gara
Zuzendaritza batzordea

LEHENDAKARIORDEA.
2018tik nago elkartean, 10 urteko semeari AGN-H diagnostikatu zitzaion urtetik, alegia. Aho-hortzen higienista naiz. Batzordeko kide naiz nire familiari hainbeste lagundu dion elkarteari nire aletxoa emateko.

2007tik gaude ADAHIgin. Administrazio-lanetan nabil. ADAHIgik asko lagundu digu eta ekarpen handia egin du. Horregatik, Batzarreko kide izatera animatu nintzen; alde batetik, elkarlanean aritzeko eta bestetik, laguntza behar duten pertsona gehiagorengana iristeko, AGN-H eta elkartea ezagutaraziz.

IDAZKARIA.
Finka-administratzailea naiz, abokatua eta bitartekaria. ADAHIgi-ko kide naiz 2018tik, nire seme gazteena, Ander, elkarteko bazkide egin bainuen. Era berean, ADAHIgi-k zuzendutako autolaguntzako taldeetan parte hartzen hasi nintzen.
2020an ADAHIgi-ko Zuzendaritza Batzordean sartu nintzen. Nire parte-hartzearen helburua ADAHIgi-k aurrera jarraitzeko behar duen lankidetza eta ekarpena eskaintzea da; alde batetik, AGN-H ezagutza eta ulermena handitzeko eta bestetik, AGN-H duten eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko.

DIRUZAINA.
Batzordean 7 urte inguru daramatzat, eta ADAHIgi-n 10 urte inguru. Diseinatzaile grafikoa naiz eta packaging-ean aritzen den inprimategi baten aurreinprimaketa sailean egiten dut lan.
Zuzendaritza Batzordean nire laguntza eta sostengua eskaintzeko nago. Izan ere, nire seme-alabek, nahiz eta helduak diren, AGN-H diagnostikatuta dute eta elkarteko bazkideak dira.

VOCAL.
2010ean iritsi ginen elkartera. Lehendakari gisa 2017tik nabil. Administraria naiz.
Elkarteari gehien behar nuen unean niregatik emandako guztia itzultzeko eta eskertzeko, batzordeko kide izatea erabaki nuen.

ADAHIgin 2017 urtean hasi ginen. Apal-betetzailea naiz Eroskin.
ADAHIgin nabil niregatik, eta nire seme-alabengatik. Oso gidatua eta babestua egon nintzen galduta sentitu nintzenean. Elkarteko kide izan ginetik gure bizitza guztiz aldatu da.
Batzordeko kide izatea erabaki nuen hasiera batean galduta sentitzen diren familiak babestea garrantzitsua dela uste baitut. Era berean, beharrezkoa ikusten dut profesional baten laguntza izatea eta akonpainamendua eskaintzea.

ADAHIgi sortu zenetik nabil elkartean. Harro nago Zuzendaritza Batzordeko kide izateaz. Bertatik guraso anitz igaro dira eta beti esaten dudan bezala, ADAHIgi pertsona bakoitzari esker da. Batzordean egiten dudan lana ADAHIgiko profesionalen eta zuzendaritzaren arteko lotura eta koordinazioa eskaintzea da.

2019tik daramat ADAHIgin. Informatikako ingeniaria naiz. Batzordeko kide naiz norbaitek gure txikien interesak zaindu eta sustatu behar dituelako, eta oraindik gauza asko daudelako egiteko.
Nor gara
Profesionalak

Psikopedagogoa naiz, haur eta nerabeetan aditua. ADAHIgin batetik, proiektu profesionalak koordinatzen ditut; eta bestetik, familiekin zuzenean nabil arreta goiztiarreko zerbitzuan eta terapia-taldeetan. Ez nintzen ikasle "ona" izan, eta zer ikasi aukeratu behar nuenean, nire motibazioa hauxe izan zen: "nirekin dauden haurrek euren helburuak lortzea eta irribarre egitea". Pribilegiatua naiz nire lana izugarri gustatzen zaidalako eta, gainera, egunero ikasten dudalako AGN-H duten pertsona zoragarriengandik. Eskerrik asko zareten bezalakoak izateagatik.

2004tik daramat ADAHIgin. Hasi nintzenetik, profesional gisa aritu naiz haur eta nerabeen talde-saioetan. Azken urteetan, aldiz, informazio-saioak eta banakako esku-hartze saioak egin ohi ditut Zarautzen.
Beti nahi izan dut psikologoa izan, eta oso eskertuta sentitzen naiz familia handi honen parte izateagatik. AGN-H pairatzen duen pertsona orok eskaintzen dizuna ezberdina da. Bide eta prozesu honetan denok ikasteko aukera dugu.

2009tik ari naiz ADAHIgirekin elkarlanean. AGN-H duten helduei zuzendutako arretaren arduraduna naiz, baita guraso talde-terapietako psikologoa ere. Oso pozgarria da energiaz eta laguntzeko gogoz gainezka dagoen elkarte honen parte izatea. Elkarrizketa on batekin eta bidaiatzearekin gozatzen dut.

Psikologoa naiz, UPV/EHUn lizentziatu nintzen 2002. urtean eta 2007. urtetik Psikologia Fakultatean irakasle eta ikertzaile lanetan ari naiz. ADAHIgin urte berean hasi nintzen, elkartean kolaboratzen zuen lankide batek harremanetan jartzea gomendatu zidanean, hain zuzen ere. Boluntario gisa hasi nintzen haurrei zuzendutako talde terapietan. Esperientzia hain atsegina izan zen, ezen 16 urte geroago ADAHIgin kolaboratzen jarraitzen dudan. Azken 10 urteetan gurasoei zuzendutako autolaguntzako taldeak gidatzen ditut. Saio horiekin asko gozatzen dut; nolabait, psikologia ikasten hasi nintzenean nuen ideiarekin konektatzen baitut. Ildo beretik, gizarte hau osatzen dugun pertsonen ongizatea eta osasuna sustatzeko aukera ematen didate.

Haurtzaroan eta arrisku sozialean aditua den psikologoa naiz. ADAHIgin hasi nintzen boluntario gisa 2019an, psikologiako gradua amaitu nuenean, alegia. Geroztik, hainbat autolaguntza talde zuzendu ditut. ADAHIgik erronka eta ikaskuntza berriak eman dizkit, adin eta behar desberdinak dituzten haur eta nerabeekin lan eginez. Talde terapiek nire bertsiorik onena agerraraztea lortzen dute eta pertsona ororen edertasuna ikusteko aukera ematen didate, haur eta nerabeek euren esentzia eta berezitasuna erakusten baitute. Haiekin egiten dudan lanaz gozatzen dut, euren erresilientzia eta indarra ikusiz.

EHUn graduatu berri naizen psikologoa naiz, eta egun Psikologia Orokor Sanitarioko Masterreko ikaslea. Ikasketetan zehar, haur eta gazteen arloarekiko interes berezia nuela jabetu nintzen, eta ADAHIGI eta bertan lan egiteko duten modua ezagutu ostean, ez nuen zalantzarik izan nire ikasketak amaitzean elkartearekin harremanetan jartzeko. Gaur egun, adingabeekin banakako esku-hartze psikopedagogikoetan kolaboratzen dut, baita talde-saioetan boluntario gisa ere, non euren egunerokoan bidelagun izateko eta laguntzeko aukera dudan. “Bidelagun izatea ikastea ere bada” esaldiak oso ondo ordezkatzen du etapa berri honetan aurkitzea espero dudana: euren istorioak ezagutzea, elkarrekin aurrera egitea eta nire aletxoa jartzea familia handi honetan. Ilusio handiz hasten dut bide hau, bertako kide diren pertsona guztiekin batera hazten jarraitzeko gogoz.

Psikologoa naiz eta Psikologia Orokor Sanitarioko Masterreko ikaslea; gaur egun, UPV/EHUko Arreta Psikologikoko Zerbitzuan ari naiz praktikak egiten. 2025etik ADAHIGIn kolaboratzen dut. Bertan, banakako eta taldekako esku-hartzeak egiten ditut, familien bidelagun naiz, eta ikastetxeekin koordinatzen naiz kasu bakoitzera egokitutako esku-hartzea eskaintzeko. ADAHIGIn hasi aurretik, esku-hartze psikopedagogikoaren arloan lan egin nuen ikaskuntza-zailtasun desberdinak dituzten adingabeekin. Esperientzia horrek behar desberdinak ezagutzeko aukera eman zidan, eta haur bakoitzari gertuko arreta egokitua eskaintzeko nuen interesa indartu zuen. ADAHIGIn egiten dudan lanetik gehien gogobetetzen nauena haur eta familia bakoitzaren hazkunde-prozesuan bidelagun izan ahal izatea da, euren indarguneak antzematen, zailtasunak gainditzen eta lortzeko gai diren guztia deskubritzen lagunduz.

ADAHIgin daramat gure alaba diagnostikatu zutenetik, duela 12 urte inguru. Horren ondorioz jakin genuen nik ere AGN-H dudala. Batzordeko kide naiz elkarteari nire ekarpena eta laguntza eskaintzeko.

ADAHIgi 2012tik ezagutzen dudan arren, duela urtebete erabaki nuen boluntario gisa hastea. Urte horretan boluntario aritu nintzen nerabeen talde terapietan ko-terapeuta gisa. Gaur egun, terapeuta naiz gazteen terapia taldeetan.
ADAHIgik aukera ematen dit AGN-H duten gazteei laguntzeko, entzute lanak egiteko eta pairatzen duten sintomatologiaren ondorioz, zailtasunak dituzten arloak ulertzen laguntzeko. Era berean, ADAHIgin egoteak aukera ematen dit elkartean lan egiten duten profesionalen ezagutzez elikatzeko eta profesional gisa gehiago hazteko.
Transparentzia
Transparentzia
Jarduera Memoriak
Memoria Ekonomikoak

