Zerbitzuak

Zerbitzuak

I. Arreta Goiztiarra

Familiei eskaintzen zaien lehen zerbitzua da. Hasteko, informazio-saioa egiten da, non elkartearen funtzionamendua azaltzen den. Behin bazkide eginda, familia mailan lehen esku-hartzea burutzen da. Bertan, gurasoei laguntza eta sostengua eskaintzen zaie, banakako saioak eginez. Haien zalantzei, beldurrei eta ezjakintasunari erantzuna ematen zaie, familiaren bizi-kalitatea hobetuz.

II. Arrisku-egoeran dauden familiekin esku hartzea

Elkarteak 2002an eman zuen lehen zerbitzua izan zen, familien eskari espezifikoa baitzen. Laguntza, prestakuntza eta, funtsean, familia bera profesionalizatzeko zerbitzua da. Egunerokotasunean sor daitezkeen eta maila pertsonalean, familian, eskolan eta gizartean ondorio larriak eragin ditzakeen arriskuak eta zailtasunak gainditzera zuzenduta dago.

AGN-H espezializatuetako profesionalek gidaturiko guraso eta haur/nerabeen taldeak dira. Talde hauek haur/nerabeen adinaren arabera antolatzen dira eta ikasturtean zehar hamabostero egiten dira.

III. Banakako esku-hartze psikopedagogikoa

Garatu dugun azken zerbitzua da; hala ere, oso garrantzitsua da eta harrera ona izan du familietan. Helburu orokorra ikasturtean zehar adingabeei zerbitzu psikopedagogiko indibiduala eskaintzea da, egunerokotasuna erraztuko dieten estrategien ikaskuntza eta entrenamendua ahalbidetuz.

IV. Helduen esku-hartzea

Zerbitzu hau 2009an abiarazi zen bi helburu betetzeko; batetik, hazi diren eta heldu bihurtu diren gure bazkideen premiak asetzen jarraitzeko, eta bestetik, helduen AGN-H diagnostikoari erantzunak emateko. Helduekin zerbitzu bikoitza da: banakako esku-hartzea eta hilean behineko taldeko esku-hartzea.

V. Hezkuntza zetroetan formakuntzak

Ikasturtean zehar, ikastetxeetako profesionalei gure esperientzia eta prestakuntza eskaintzen diegu, AGN-H duten ikasleekiko elkarrekintza eta lana hobetzeko asmoz.

Bi formatu ezberdin daude: BANAKAKO TUTORETZAK ETA FORMAKUNTZA-TAILERRAK. Aldi berean, AGN-H duten haurren ikasgelan tailerra emateko aukera ere eskaintzen dugu, ikaskidearen berezko zailtasunak uler ditzaten eta haien arteko harremana normalizatu eta hobetu dezaten. Zer gertatzen zaio nire kideari? AGN-H duela.

VI. Jardunaldiak

Urtero antolatzen den zerbitzu konkretua da, biztanleria guztiari zuzendua. XIII Prestakuntza Jardunaldi egin ditugu hainbat gai landuz: hezkuntza, medikuntza, nerabeak, gurasoak etab.

VII. Bizikidetza / Aisialdia

Sortutako lehenengo jardueretariko bat ere bada. Alde batetik, AGN-H ezagutzen duten profesionalen eskutik familiei euren seme-alabentzako kanpamentuak izateko aukera eman nahi izan diegu. Bestetik, aisialdietan momentuan gertatzen diren egoera larrien aurrean gaitasun sozialak eta pertsonalak lantzera lagundu ditugu. 

ADAHIgi-ko buletinak

Triptikoak